2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

II Modaren eguna Logroñon

Arratsaldeon coolunkariok!

Zelan hasi da abendua? Hemen, jada euria egiten hasi da eta dirudienez, ez du gelditzeko asmorik. Dena den, horrek ez du modaren inguruko ilusioa galtzea eragingo.

Pasa den hilabetean, azaroak 15 hain zuzen ere, modaren eguna ospatu zen Logroñon eta goizeko 11:30etan han ginen David Delfin diseinatzailearen kolekzio berria ikusteko asmoz. Behin horra iritxita, erakusketa izango zen lekua bilatu genuen: Bodegas Francoespañolas.

Hasieran, ez geneukan oso argi zein izango zen moda eta ardoaren lotura baina geroago, bi kontzeptuen arteko lotura egin daitekeela ikusiko genuen.

Galdetuta, erraz aurki daiteke lekua, izan ere, hiriko sarreratik oso gertu kokatuta dago.

Bi bisita mota zeuden. Alde batetik, 5 eurokoa, arrunta. Aukera hau erosiz gero, ordu bateko bisita egin zenezakeen. Bestetik, 15 eurokoa, VIP sarrera. Aurrekoarekin zeukan alde bakarra, David Delfinek egiten zuen bisita gidatuan parte hartu zenezakeela zen. Oraindik ez daukagu profesionaltasun maila gehiegirik eta gainera, gure botere ekonomikoa nahiko eskasa da, beraz, lehenengo aukera artu genuen. Hala ere, diseinatzailea ikustea lortu genuen.

Goizeko 12etan ateak ireki zituzten eta bertan sartu ginen gu. Goiko solairuan, Logroño eta inguruko zenbait hirietako denden esposizioa zegoen. Gehienak, denda berriak ziren eta euren proiektuak ezagutzera eman nahi zituzten. Hauen artean, Bilbo eta Iruñako zenbait marka ere aurkitu ahal ziren.

Gainera, solairu berean, stand bat jarri zuten, non pintxo eta ardo kopa bat har zenezakeen. Stand ezberdinen artean aritu ginen argazkiak ateratzen eta informazioa hartzen. Hemen azpian utziko dizkizuegu zenbait link.

Ate batean barna, David Delfinen kolekzioa ikustera sar zintezkeen. Lehenengo, eskailera batzuen amaieran, gazte batek, bideo bati sarrera ematen zuen eta bertan, pieza bakoitza, modelo ezberdinak nola desfilatzen zituen ikus zitekeen.

Bodega bat zen guzti hori eta arropak erakusteko, manikiak erabiltzen zituzten urkatutako pertsonak irudikatzeko. Hauek, kolekzioa zeramaten jantzita. Esposizio osoa diseinu erabat zuriz jantzita zegoen. eta lekua oso iluna zen, aire misteriotsua emateko.

Erakutsitako kolekzioa, ohituta gaituen moduan, erabat originala zen. Gizonezkoen alkandorak eta jakak osatzen zuten batez ere eta hauek, mozorro moduan janzteko pentsatuak daude, hau da, alkandora edo jaka itsita aurretik ikusten zen eta atzetik, beste tela moduko bat zeukan kremailera baten bidez itxita zegoela.

Zaila da ulertzeko bai, baina argazki hauen bidez, hobeto ulertuko duzue:

Zer iruditzen David Delfinen diseinuak? Utziguzu iruzkinen bat eta komentaiguzu!
Ah! Ahaztu baino lehen!! Ikusi zenuten atzo Victoria's Secret-ko pasarela? Egon lasai, galdu bazenuen, hemen izango duzu ikusgai haimbat informazio:

http://www.hola.com/moda/actualidad/2014120275433/victorias-secret-fashion-show-2014/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina