2014(e)ko abendua 10, asteazkena

Eguberriarekin etxe eta kaleen transformazioa

Arratsaldeon coolunkariok!




Irixtear dago urteko sasoi esanguratsuenetakoa eta horrekin batera, etxe eta kale guztien eraldaketa ere. Jadanik argi guztiak jarrita eta piztuta daude kaleetan. Eta zure etxean zer? Jarri duzu arbola? Eta Jesusen jaiotza? Ez?! Eta zeren esperoan zaude ba?!


Egon zaitez lasai! Denoi harrapatzen gaitu Olentzeroren eguna ezer gutxi jarri gabe, normalean, baina kaleetan adibidez, hilabetea baino lehenago hasten dira hauek apaintzen!


Bi aste geratzen dira orain, baina duela beste bi hasi zirela argi eta arbola erraldoi horiek jartzen, eta baita pizten ere. Dirurik kostako ez balu bezala!




Egun hauetan ere, jendea alaiago dabil. Beno, unibertsitariook ez hainbeste, izan ere, lan final guztiak entregatu beharrarekin batera, irixtear ditugu azterketak. Baina ala ere, poztasuna ematen du sasoi honek eta poztasun hori gordetzeko nahiez, argazkiak egiten dabil mundu osoa, nonahi eta noiznahi.




Bikoteek badarabiltza kaleetako arbolen azpian muxuka argazki polita lortzeko, txakurren jabeek, hauentzako jantziez janzten eta harropa dendek, bikoteentzako bat datozen eguberri jertseak saltzen. Irrifarra ahoan daramate guztiek eta jendea atseginagoa da. Gozo-dendek, eguberri gozoak egiten eta saltzen hasiak dira eta edonor ikus dezakegu kaleetan zehar bufanda, txanoa, beroki luzea jantzita eta eskuetan, gaztain dozena bat gorputza ahal den ehinean berotu nahian.



Familiarteko egunak dira hauek, urtean behin ikusten duzun lehengusin horrekin berriz ere, mahaia konpartitzeko. Abestiak kantatzeko, turroia eta bonboiak jateko eta aitari pasa den urteko txite berdinak behin eta berriz entzuteko.Opariak irekitzeko, eskerrak emateko edo maite dugun guztia esateko egunak datoz.



Beraz, hasi zaitez erabakitzen zer jantziko duzun egun bakoitzean eta jarri zaitez dotore dotore, urteko azken egunean. Hori iruindarra ez bazara noski!
Eta horrez gain, goza eta disfrutatu ezazu egun hauek gehien maite dituzun eta maite zaituzten pertsona guzti horiekin. 



Ahaztu ezazu dieta, datorren urtea berriz hasteko une aproposa izango da, bitartean, utziozu zure dastamenari ere gozatzen eta zurekin batera dantza egiteari ez uzten. 






Eta ikasleei... animo! Urtarrilaren amaiera irixtear dago ere ;)                                                 

Dagoeneko gutuna idatzita?


Badakizue zer eskatu olentzerori Coolonkariak? Zer oparitu zuen bizitzen emakumeei, edo zuen mutil kutuneei?

Oraindik horretan bazabiltzate, Coolonkatik laguntza eskainiko dizuegu. Erraza da morbaiti opari bat egotea lehenengo aldiz; baina urtero egitea zailtasunak dakar, ideak amaitzen baitira.

Erraza da ere, opariduna ezagutzen baduzue, baina zure aita-amaginarrebei oparitu behar diozuen lehenengo urtea bada, gauzak korapilatzen dira.

Gure bulegotik aholkatzen  dizuegu betidanik ezagutzen diozun norbaiti oparitu nahi badiozu, hoberena, originalena eta apartekoena, norbarek egindako oparia izango da. Bistan dago ez garela mokarroiez egindako koadro batean ari, baina benetan ezagutzen baduezue pertsona, ( familiakoa bada, edo betiko lagun bat), bere gustoak baliatuz zerbait egin dezakezue. Esaterako, txokolatea kriston gustatzen bazaio, txokolate desberdinez betetako saski edo kutxa egin dezakezue. Bere musika talderik gogokoenak ezagutzen badituzue, bakoitzaren abesti bat hartu eta diska pertsonalizatu bat egin.

Badaude kokoloak zeini, nahiago izango duten dirua ( normalean nerabeak), nahiago izango duten, edo atera Iphone berri hori; izan ere gehienei poztasun handiago egingo die  zure denbora  behar izan duen oparia, dirua baino.


 



Leku arriskutsura sartzen gara, ezezagun bati edo gutxi ezagutzen dugun norbaiti oparitu behar diogunenan. Kasu horretan, utzi eskulanak umeei eta ez arriskatu, kasu hauetan asmoa da balioesten dena.  Emakumea bada, bomboi-kutxa bat edo foulard bat aukera onak izango dira, eta gizonezkoen kasuan, ardo botila batekin postu ona irabaziko duzu. Hala ere, ezin da teknika honetaz, "opari neutroen" teknikaz, gehiegi ez baliatzea; lehenengo bi urteetarako balioko du, baina hirugarrenean berriz erabiliz txotxoloaren postua irabaziko duzu. 

Azken aukera eta paregabeena: pistolaz behartu olentzeroren gutuna idaztera eta zuru baitan gorede. Holan ehuneko ehunean ez zaretela okertuko.

Sorte on! 

2014(e)ko abendua 3, asteazkena

Black friday, Ciber monday

Dirurik diru-zorroan coolunkari maitiok?

Idatzitako post batean yankiengatik  hartu dugun ohitura bat aipatu genuen, Halloween.

Beste ohitura bat batu da zerrenda horri, edo bi hobeto esanda: Black friday ezaguna eta Ciber monday.

Pasaden ostiralean denda guztiak haien produktuak %80 bateraino jarri zituzten. Helburua, gabonetako erosketak areagotzea prezio irrigarriekin.

24 ordu dirauen egun hau, gabonetako erosketak inauguratzen ditu; duela urte batzuk Estatu batuetan  eta Canadan egiten dela ekintza hau, thanks giving day-en hurrengo egunean ospatzen da, eta emaitzak ikusita, Europara zabaldu da. Hala ere, urte batzuk behar dira Estatu batuetan duen ospea hemen lortzeko.

Jendea denden irekiera baino orduak lehenago badago ateetan, bere pagotxa eskuratzeko asmoz.
Erosleei gehien irrikatzen gaituzten aleak teknologiari lotuta daude, aurten plasmako telebistak izan dira liskarren zergatia,. Mugikorrak eta ordenagailuak ere bere toki berezia dute egun honetan.


Teknologiako biltegi handiak dira egun honetan probetxu gehien ateratzen dituztenak, ehungintzaren aurretik.

Jardute honek beste bat dakar bere atzetik, Ciber monday-a.
Bigarren merkaldi egun hau azken atzeratuei dago zuzenduta, baina soilik interneten bidez egin daitezke erosketak. Egun honetan, denda fisikoek black friday-ren hondarrak batzen dituzten bitartean, inernet kolapsatu egiten da.


Egun hauek behin igarota, guztiok berdin gaude, gabonetako aparteko ordainsaria itxaroten.

II Modaren eguna Logroñon

Arratsaldeon coolunkariok!

Zelan hasi da abendua? Hemen, jada euria egiten hasi da eta dirudienez, ez du gelditzeko asmorik. Dena den, horrek ez du modaren inguruko ilusioa galtzea eragingo.

Pasa den hilabetean, azaroak 15 hain zuzen ere, modaren eguna ospatu zen Logroñon eta goizeko 11:30etan han ginen David Delfin diseinatzailearen kolekzio berria ikusteko asmoz. Behin horra iritxita, erakusketa izango zen lekua bilatu genuen: Bodegas Francoespañolas.

Hasieran, ez geneukan oso argi zein izango zen moda eta ardoaren lotura baina geroago, bi kontzeptuen arteko lotura egin daitekeela ikusiko genuen.

Galdetuta, erraz aurki daiteke lekua, izan ere, hiriko sarreratik oso gertu kokatuta dago.

Bi bisita mota zeuden. Alde batetik, 5 eurokoa, arrunta. Aukera hau erosiz gero, ordu bateko bisita egin zenezakeen. Bestetik, 15 eurokoa, VIP sarrera. Aurrekoarekin zeukan alde bakarra, David Delfinek egiten zuen bisita gidatuan parte hartu zenezakeela zen. Oraindik ez daukagu profesionaltasun maila gehiegirik eta gainera, gure botere ekonomikoa nahiko eskasa da, beraz, lehenengo aukera artu genuen. Hala ere, diseinatzailea ikustea lortu genuen.

Goizeko 12etan ateak ireki zituzten eta bertan sartu ginen gu. Goiko solairuan, Logroño eta inguruko zenbait hirietako denden esposizioa zegoen. Gehienak, denda berriak ziren eta euren proiektuak ezagutzera eman nahi zituzten. Hauen artean, Bilbo eta Iruñako zenbait marka ere aurkitu ahal ziren.

Gainera, solairu berean, stand bat jarri zuten, non pintxo eta ardo kopa bat har zenezakeen. Stand ezberdinen artean aritu ginen argazkiak ateratzen eta informazioa hartzen. Hemen azpian utziko dizkizuegu zenbait link.

Ate batean barna, David Delfinen kolekzioa ikustera sar zintezkeen. Lehenengo, eskailera batzuen amaieran, gazte batek, bideo bati sarrera ematen zuen eta bertan, pieza bakoitza, modelo ezberdinak nola desfilatzen zituen ikus zitekeen.

Bodega bat zen guzti hori eta arropak erakusteko, manikiak erabiltzen zituzten urkatutako pertsonak irudikatzeko. Hauek, kolekzioa zeramaten jantzita. Esposizio osoa diseinu erabat zuriz jantzita zegoen. eta lekua oso iluna zen, aire misteriotsua emateko.

Erakutsitako kolekzioa, ohituta gaituen moduan, erabat originala zen. Gizonezkoen alkandorak eta jakak osatzen zuten batez ere eta hauek, mozorro moduan janzteko pentsatuak daude, hau da, alkandora edo jaka itsita aurretik ikusten zen eta atzetik, beste tela moduko bat zeukan kremailera baten bidez itxita zegoela.

Zaila da ulertzeko bai, baina argazki hauen bidez, hobeto ulertuko duzue:

Zer iruditzen David Delfinen diseinuak? Utziguzu iruzkinen bat eta komentaiguzu!
Ah! Ahaztu baino lehen!! Ikusi zenuten atzo Victoria's Secret-ko pasarela? Egon lasai, galdu bazenuen, hemen izango duzu ikusgai haimbat informazio:

http://www.hola.com/moda/actualidad/2014120275433/victorias-secret-fashion-show-2014/


2014(e)ko azaroa 26, asteazkena

Beagle-ak

Aspaldiko coolunkari maitiak!

Lanez gainezka egon gara azken boladan, (eta gertazen dena!) beraz barkaiguzue itxaropena.

Post anitz eskaini ditugu arropari, esan bezala arropa modaren barruan dagoen eremu zabalena eta joko gehien ematen duena gaur egongo egoerari begira. Baina gaurkoz gauzak bira txiki bat emango dute.

Gaurkoan txakurrak dira protagonistak.
Jende pila da txakurra edukitzeko apustua egiten duena, hala ere, txakurra izatea ez da berehalako erabakia. Hainbat eragile izaten dira kontuan, tamaina, izaera etab.

Lehen batean jendeak txakurtegietatik adoptatzen zituen, oraindik ere egiten da baina era murriztuegi batean. Orain, jendeak erosten ditu.
Zergatik?


Txakur batzuk modan daudelako. Arroparekin bezala, guztiok azken modan egon nahi dugu eta horretarako, guztiek daukatenaz baliatzen gara.
Kasu honetan, eta titulua irakurri daitekeen bezala, Beagle arrazako txakurrak dira modan daudenak momentu honetan.Kalean ibiltzen, 10 txakurretatik 5 beagle-ak dira.
Egia esanda ez da hautabide txarra, kontuan izanda nolako bizita izaten dute txakur hauek; farmazeutikek haien laborategietan erabiltzen dituzte haien produktuak txertatzeko, esan daiteke lagin-txakurrak direla hauek.

Izan ere, jendeak ez du arraza hau izaten kausan parte hartzeagatik, baizik eta gorantz dagoen arraza delako.

Duela urte pare batzuk, Golden Retrieverra zegoen modan, beraz, nork daki zein arraza ikusiko dugu gehien hurrengo urtean!



2014(e)ko azaroa 12, asteazkena

Vintage estiloa

Nork du gogan Grease filmean erabiltzen zuten atrezzoa? eta janzkera mota?

Post bat eskaini genuen vintage eta retro kontzeptuei, baina bereziki jorratu begar den gaia da, gaur egun gero eta gertuago dugun terminoa baita.
Estilo bat bihurtu da; ez zaila dendetan erosi nahi ez dituzten gazteek ikustea, orain gurasoei arropa eskatzea erabat aproposagoa bihurtu da.

Badaude bereziki punta-puntazkoak diren artikuluak, baina kontzeptu hau estilo bezala ulertzeko, beharrezkoa da bere osotasunean ikustea:


                             Gure gurasoek erabili dituzten Levi's 501-ak hartu eta gure nahiera customizatu


                    














  


 Filmean Sandra Dee eta bere kideek erabiltzen zituzten lasaiera handiko gonak      bueltatu egin dira









         












Tantoak daramatzaten ohialak ere bueltatu egin dira, berdin dio zertarako, aukera aproposa izango da




      Crop-top-ak boom-a izan ziren gure amen garaian; orain, edozein koloreetakoak eta formakoak aurkitu ditzazkegu. Garrantzitsua zilborra erakustea da!


                                    Udan gure banaezinak izan dira, eta egia da plataformek gogor etorri dira
                                          Eta ez kezka, plataforma neguan ere izango dira



                             Eta nola ez, zinema beltzan erabiltzen ziren kapelak eman dauzkagu berriro





Victoria's Secret-ko aingeruak aurpegi berriekin itzuli dira

Londres. Abenduak 2. Bizirik dauden 27 eskultura. Badator desfileen artean handiena eta moda maite dugunok azpimarratu dugu jadanik egun hau gure agendetan!
Urtero bezala, irixtear daude munduko emakumerik ederrenak, gu aho zabalik uzteko intentzioarekin.

Hilbate bat falta de arren, Victoria's Secret sinadurak, protagonistak izango diren modeloen izenak utzi ditu agerian jadanik. Hauen artean, Blanca Padilla, espainarra dugu. 27 hauen artean, 19 izen berriak dira eta 8 beraz, ezagunak. Azken hauen artean, nabarmentzekoak dira Alessandra Ambrosio eta Adriana Lima, brasildar ikusgarriak! Biek desfilatuko dituzte hain famatuak diren Fantasy Bra-ak.

Hau, azpiko arropa sortaren pieza klabea da. Milaka dolar balio du eta normalean, urteak daramatzan aingeruetako batek darama jantzita. Hala ere, aurten, esan bezala, bik eramango dute. Iaz, Candice Swanepoel-ek jantzi zuen. 

Adriana Limak, urdina eramango du eta Alessandra Ambrosiok berriz, granate kolorekoa. Mouawad bitxitegiak sortu ditu aurten esklusiboki egun honetarako! Bakoitzak 16.000 harri bitxi baino gehiago daramatza.

Aipatutako Adriana Lima, Alessandra Ambrosio eta Blanca Padilla-rekin batera aingeruen taldeak beste hogeitalauek osatuko dute: Behati Prinsloo, Candice Swanepoel, Karlie Kloss, Lily Aldridge, Lindsay Ellingson, Josephine Skriver, Elsa Hosk, Barbara Fialho, Lais Ribeiro, Devon Windsor, Jac Jagaciak, Romee Strijd, Bregje Heinen, Maud Welzen, Daniela Braga, Imaan Hammaam, Shanina Shaik, Eniko Mihalik, Jasmine Tookes, Kelly Gale, Jourdan Dunn, Maria Borges, Cindy Bruna eta Doutzen Kroes. Azken honek, bere bigarren alaba eduki eta 5 hilabete igarota soilik igoko da Londreseko ibiltokira!!











Egon zaitez adi! Irixtear dago eta irrikaz itxoiten gabiltzan urteko moda desfilea eta!!