Irixtear dago urteko sasoi esanguratsuenetakoa eta horrekin batera, etxe eta kale guztien eraldaketa ere. Jadanik argi guztiak jarrita eta piztuta daude kaleetan. Eta zure etxean zer? Jarri duzu arbola? Eta Jesusen jaiotza? Ez?! Eta zeren esperoan zaude ba?!
Egon zaitez lasai! Denoi harrapatzen gaitu Olentzeroren eguna ezer gutxi jarri gabe, normalean, baina kaleetan adibidez, hilabetea baino lehenago hasten dira hauek apaintzen!
Bi aste geratzen dira orain, baina duela beste bi hasi zirela argi eta arbola erraldoi horiek jartzen, eta baita pizten ere. Dirurik kostako ez balu bezala!
Egun hauetan ere, jendea alaiago dabil. Beno, unibertsitariook ez hainbeste, izan ere, lan final guztiak entregatu beharrarekin batera, irixtear ditugu azterketak. Baina ala ere, poztasuna ematen du sasoi honek eta poztasun hori gordetzeko nahiez, argazkiak egiten dabil mundu osoa, nonahi eta noiznahi.
Bikoteek badarabiltza kaleetako arbolen azpian muxuka argazki polita lortzeko, txakurren jabeek, hauentzako jantziez janzten eta harropa dendek, bikoteentzako bat datozen eguberri jertseak saltzen. Irrifarra ahoan daramate guztiek eta jendea atseginagoa da. Gozo-dendek, eguberri gozoak egiten eta saltzen hasiak dira eta edonor ikus dezakegu kaleetan zehar bufanda, txanoa, beroki luzea jantzita eta eskuetan, gaztain dozena bat gorputza ahal den ehinean berotu nahian.
Familiarteko egunak dira hauek, urtean behin ikusten duzun lehengusin horrekin berriz ere, mahaia konpartitzeko. Abestiak kantatzeko, turroia eta bonboiak jateko eta aitari pasa den urteko txite berdinak behin eta berriz entzuteko.Opariak irekitzeko, eskerrak emateko edo maite dugun guztia esateko egunak datoz.
Beraz, hasi zaitez erabakitzen zer jantziko duzun egun bakoitzean eta jarri zaitez dotore dotore, urteko azken egunean. Hori iruindarra ez bazara noski!
Eta horrez gain, goza eta disfrutatu ezazu egun hauek gehien maite dituzun eta maite zaituzten pertsona guzti horiekin.
Ahaztu ezazu dieta, datorren urtea berriz hasteko une aproposa izango da, bitartean, utziozu zure dastamenari ere gozatzen eta zurekin batera dantza egiteari ez uzten.
Eta ikasleei... animo! Urtarrilaren amaiera irixtear dago ere ;)