
Urtero bezala, irixtear daude munduko emakumerik ederrenak, gu aho zabalik uzteko intentzioarekin.
Hilbate bat falta de arren, Victoria's Secret sinadurak, protagonistak izango diren modeloen izenak utzi ditu agerian jadanik. Hauen artean, Blanca Padilla, espainarra dugu. 27 hauen artean, 19 izen berriak dira eta 8 beraz, ezagunak. Azken hauen artean, nabarmentzekoak dira Alessandra Ambrosio eta Adriana Lima, brasildar ikusgarriak! Biek desfilatuko dituzte hain famatuak diren Fantasy Bra-ak.
Hau, azpiko arropa sortaren pieza klabea da. Milaka dolar balio du eta normalean, urteak daramatzan aingeruetako batek darama jantzita. Hala ere, aurten, esan bezala, bik eramango dute. Iaz, Candice Swanepoel-ek jantzi zuen.
Adriana Limak, urdina eramango du eta Alessandra Ambrosiok berriz, granate kolorekoa. Mouawad bitxitegiak sortu ditu aurten esklusiboki egun honetarako! Bakoitzak 16.000 harri bitxi baino gehiago daramatza.

Egon zaitez adi! Irixtear dago eta irrikaz itxoiten gabiltzan urteko moda desfilea eta!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina