2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Beagle-ak

Aspaldiko coolunkari maitiak!

Lanez gainezka egon gara azken boladan, (eta gertazen dena!) beraz barkaiguzue itxaropena.

Post anitz eskaini ditugu arropari, esan bezala arropa modaren barruan dagoen eremu zabalena eta joko gehien ematen duena gaur egongo egoerari begira. Baina gaurkoz gauzak bira txiki bat emango dute.

Gaurkoan txakurrak dira protagonistak.
Jende pila da txakurra edukitzeko apustua egiten duena, hala ere, txakurra izatea ez da berehalako erabakia. Hainbat eragile izaten dira kontuan, tamaina, izaera etab.

Lehen batean jendeak txakurtegietatik adoptatzen zituen, oraindik ere egiten da baina era murriztuegi batean. Orain, jendeak erosten ditu.
Zergatik?


Txakur batzuk modan daudelako. Arroparekin bezala, guztiok azken modan egon nahi dugu eta horretarako, guztiek daukatenaz baliatzen gara.
Kasu honetan, eta titulua irakurri daitekeen bezala, Beagle arrazako txakurrak dira modan daudenak momentu honetan.Kalean ibiltzen, 10 txakurretatik 5 beagle-ak dira.
Egia esanda ez da hautabide txarra, kontuan izanda nolako bizita izaten dute txakur hauek; farmazeutikek haien laborategietan erabiltzen dituzte haien produktuak txertatzeko, esan daiteke lagin-txakurrak direla hauek.

Izan ere, jendeak ez du arraza hau izaten kausan parte hartzeagatik, baizik eta gorantz dagoen arraza delako.

Duela urte pare batzuk, Golden Retrieverra zegoen modan, beraz, nork daki zein arraza ikusiko dugu gehien hurrengo urtean!



2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Vintage estiloa

Nork du gogan Grease filmean erabiltzen zuten atrezzoa? eta janzkera mota?

Post bat eskaini genuen vintage eta retro kontzeptuei, baina bereziki jorratu begar den gaia da, gaur egun gero eta gertuago dugun terminoa baita.
Estilo bat bihurtu da; ez zaila dendetan erosi nahi ez dituzten gazteek ikustea, orain gurasoei arropa eskatzea erabat aproposagoa bihurtu da.

Badaude bereziki punta-puntazkoak diren artikuluak, baina kontzeptu hau estilo bezala ulertzeko, beharrezkoa da bere osotasunean ikustea:


                             Gure gurasoek erabili dituzten Levi's 501-ak hartu eta gure nahiera customizatu


                    














  


 Filmean Sandra Dee eta bere kideek erabiltzen zituzten lasaiera handiko gonak      bueltatu egin dira









         












Tantoak daramatzaten ohialak ere bueltatu egin dira, berdin dio zertarako, aukera aproposa izango da




      Crop-top-ak boom-a izan ziren gure amen garaian; orain, edozein koloreetakoak eta formakoak aurkitu ditzazkegu. Garrantzitsua zilborra erakustea da!


                                    Udan gure banaezinak izan dira, eta egia da plataformek gogor etorri dira
                                          Eta ez kezka, plataforma neguan ere izango dira



                             Eta nola ez, zinema beltzan erabiltzen ziren kapelak eman dauzkagu berriro





Victoria's Secret-ko aingeruak aurpegi berriekin itzuli dira

Londres. Abenduak 2. Bizirik dauden 27 eskultura. Badator desfileen artean handiena eta moda maite dugunok azpimarratu dugu jadanik egun hau gure agendetan!
Urtero bezala, irixtear daude munduko emakumerik ederrenak, gu aho zabalik uzteko intentzioarekin.

Hilbate bat falta de arren, Victoria's Secret sinadurak, protagonistak izango diren modeloen izenak utzi ditu agerian jadanik. Hauen artean, Blanca Padilla, espainarra dugu. 27 hauen artean, 19 izen berriak dira eta 8 beraz, ezagunak. Azken hauen artean, nabarmentzekoak dira Alessandra Ambrosio eta Adriana Lima, brasildar ikusgarriak! Biek desfilatuko dituzte hain famatuak diren Fantasy Bra-ak.

Hau, azpiko arropa sortaren pieza klabea da. Milaka dolar balio du eta normalean, urteak daramatzan aingeruetako batek darama jantzita. Hala ere, aurten, esan bezala, bik eramango dute. Iaz, Candice Swanepoel-ek jantzi zuen. 

Adriana Limak, urdina eramango du eta Alessandra Ambrosiok berriz, granate kolorekoa. Mouawad bitxitegiak sortu ditu aurten esklusiboki egun honetarako! Bakoitzak 16.000 harri bitxi baino gehiago daramatza.

Aipatutako Adriana Lima, Alessandra Ambrosio eta Blanca Padilla-rekin batera aingeruen taldeak beste hogeitalauek osatuko dute: Behati Prinsloo, Candice Swanepoel, Karlie Kloss, Lily Aldridge, Lindsay Ellingson, Josephine Skriver, Elsa Hosk, Barbara Fialho, Lais Ribeiro, Devon Windsor, Jac Jagaciak, Romee Strijd, Bregje Heinen, Maud Welzen, Daniela Braga, Imaan Hammaam, Shanina Shaik, Eniko Mihalik, Jasmine Tookes, Kelly Gale, Jourdan Dunn, Maria Borges, Cindy Bruna eta Doutzen Kroes. Azken honek, bere bigarren alaba eduki eta 5 hilabete igarota soilik igoko da Londreseko ibiltokira!!











Egon zaitez adi! Irixtear dago eta irrikaz itxoiten gabiltzan urteko moda desfilea eta!!


 





Eta udazkena?

Arratsaldeon!!

Non sartu da udazkena? Ikusi al du norbaitek? 
Egia da aurtengo eguraldia, orokorrean, zoratuta dabilela. Udan, ez dugu berorik izan, "udazkena"ren lekuan, bero izugarria eduki dugu, udako arropa eramateko modukoa. Eta orain, bero horretatik, neguko hotz eta euri zaparradara. 

Hori da beste bat. Bilbon ez gaude ohituta haimbeste egun jarraian euririk gabe bizitzera! Eta bapatean, hilabeteetan erori ez den euri guztia erortzen hasi da egun hauetan! Joan zaitezkete txalupak prestatzen... 

Hain bat batekoa izan da, euritako arropa gordeta arrapatu zaituela? Egon zaitezke lasai! Gaur, euritarako ezinbestekoekin gatorkizu! Beraz, har ezazu boligrafoa eta papera, eta hasi apuntatzen!

Eguraldi honetarako, behar beharrezkoak ditugu katiuskak. Bilbon bizitzeko adibidez, ezibestekoak dira. Eta hauek, ia beti daude modan. Urte batzuetan, beste batzuetan baino gehiago eramango dira, baina beti geratuko zaizkizu primeran edozerekin, bai galtza eta baita gonarekin ere. 

Mila kolore eta estampatuekin aurkituko dituzue, baita luzeak edo motzak ere. Hemen utziko dizkizuegu adibide batzuk eta ea zein den gehien gustatzen zaizuena:


























Janzten jarraitzeko, txubaskeroa har dezakezu. Polit-politak ikusi ditugu dendetan zehar. Baina seguruenik, etxetik baten bat edukiko duzula:






















Euriaz gain, hotza ere egiten duela? Jantzi ezazu bufanda eta txano pottoloak eta inork baino beroago egonen zara:


























Eta bukatzeko, busti nahi ez baduzu eta gainean eramatea importa ez bazaizu, euritakoa hartu beharko duzu!


























Egun ona eduki ezazue eta katiuskak oinetan, putzuz putzu ibili ziatez saltoka ;)

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

2. eskuko erosketak

Bilbon, hilabeteko lehenengo larunbatero, 2.eskuko gauzak saltzen den azoka jartzen da eta bertara gerturatu ginen joan den larunbatean.

Denetarik aurki daitezke bertan, ezinezkoa da eskuz utzik ateratzea.

Gu bezala, pila jende hurbildu zen 2 de Mayo kalera (bertan baita azoka ospatzen den lekua) eta bada jendea azoka horretan.
Jende anitz dago zeini 2. eskuko gauzengatik apostua egiten dutela; eta ez soilik arropan, bertan edozer saltzen da eta.

Egia da gaur egun bigrren eskuko artikuluak erostea pil-pilean dagoela. Arroparen kasuan, ez soilik prezioagatik, baizik eta dagoeneko, gurasoek haien garaian eramaten zutena bueltatu eta orain modan dagoelako. Nork ez ditu Levi's 501 tipiko horiek kaletik ikusi, edo jaka bakero handiak eramaten, eta gure aiton-amonek erabiltzen zuten Ray Ban-ak?



 Beraz esan daiteke erosketa mota hau vintage estiloari lotuta dagoela, eta honi esker, hasi garela vintage arropa dendak gure kaleetatik ikusten.
Denda hauen adibide bat, Arizona vintage da, Bilboko bidebarrieta kalean kokatuta. Hemendik atera, eta edonon aurkitzen dira holako dendak, Budapesten esaterako ospetsua da Szputnyik denda.







Azkenean, moda fenomeno zikliko bat eta gaur eramaten duguna, gure hilobek aprobetzatuko dute.  Hortaz aurrera diogenes sindromea!