Non sartu da udazkena? Ikusi al du norbaitek?
Egia da aurtengo eguraldia, orokorrean, zoratuta dabilela. Udan, ez dugu berorik izan, "udazkena"ren lekuan, bero izugarria eduki dugu, udako arropa eramateko modukoa. Eta orain, bero horretatik, neguko hotz eta euri zaparradara.
Hori da beste bat. Bilbon ez gaude ohituta haimbeste egun jarraian euririk gabe bizitzera! Eta bapatean, hilabeteetan erori ez den euri guztia erortzen hasi da egun hauetan! Joan zaitezkete txalupak prestatzen...
Hain bat batekoa izan da, euritako arropa gordeta arrapatu zaituela? Egon zaitezke lasai! Gaur, euritarako ezinbestekoekin gatorkizu! Beraz, har ezazu boligrafoa eta papera, eta hasi apuntatzen!
Eguraldi honetarako, behar beharrezkoak ditugu katiuskak. Bilbon bizitzeko adibidez, ezibestekoak dira. Eta hauek, ia beti daude modan. Urte batzuetan, beste batzuetan baino gehiago eramango dira, baina beti geratuko zaizkizu primeran edozerekin, bai galtza eta baita gonarekin ere.
Mila kolore eta estampatuekin aurkituko dituzue, baita luzeak edo motzak ere. Hemen utziko dizkizuegu adibide batzuk eta ea zein den gehien gustatzen zaizuena:
Janzten jarraitzeko, txubaskeroa har dezakezu. Polit-politak ikusi ditugu dendetan zehar. Baina seguruenik, etxetik baten bat edukiko duzula:
Euriaz gain, hotza ere egiten duela? Jantzi ezazu bufanda eta txano pottoloak eta inork baino beroago egonen zara:
Eta bukatzeko, busti nahi ez baduzu eta gainean eramatea importa ez bazaizu, euritakoa hartu beharko duzu!
Egun ona eduki ezazue eta katiuskak oinetan, putzuz putzu ibili ziatez saltoka ;)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina