2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Halloween?


Bai coolunkariok, Estatu Batuetan ospatsen den festa hau modan dago hemen.
Egia da crisi garaian dela, baina benetan beharrezkoa da yanki-ei ohiturak lapurtzea gozoki eskukada baten truke?


Esan behar da, hemen ez duela zentsurik gau hau ospatsea, zentsu gehiago izan luke eskerrak ematearen eguna ospatzea, horrela behintzat, nazio mailan festa izango zen.

Umeentzat aukera ona da mozorratzeko, izan ere dilema batean sortzen da: Estatu batuetan kaletik gozokiak eskatzen duten umeek ezingo dute hemen eskaera aurrera eraman. Hemen halloween praktikan jartzen dutenek, helduagoak dira, eta ez da gozokiak lortzea haien xede, esaterako.


 Hemen, halloween aitzaki bat da gauan irtetzeko, alkohola edateko eta dendak kuiekin apaintzeko.












 



Ohitura hartu  baina soili alde bat, ez ohitura osoa, beraz halloween,
mozorratzeko edo mozkortzeko?











                                                                                                                                                                                        
Eta benetan modan dagoena festa onetan, daramazun mozorroa ahalik eta ohial gutxien edukitzea da. Ziur asko ikara eramango duen lehena norberen ama izango da horrela mozorrotuta ikustean.

Halloween oparoa pasa eta kontuz horrelako mozorroak eramatean, alu-hotzeririk ez hartzen.
                         

                                                                       
                                                                                                                                                                                                             





                                                                                                                             

Retro Vs Vintage

Arratsaldeon coolunkariok!

Zelan doa astea? Gaur, galdera bat egingo dizuet: nork daki, zein den retro eta vintage-en arteko ezberdintasuna? Normalean, kasu berdinetan erabiltzen da. Baina vintage, ez da ondo erabiltzen kasu gehienetan. 





Retro hitza, duela urte batzuk erabiltzen hasia izan zen. Estilo modernoak ateratzen ziren arren, guztiak zeukan antzineko ukitua. Hau da, duela hamarkada batzuk erabiltzen ziren arropa estiloak eramaten ziren berriro, baina modernizatuak. Berdina gertatzen zen edozein objekturekin. Antzina irudikatzen zuten objektu berriak fabrikatzen zituzten. 





















Vintage aldiz, azken bi urtekoa da. 25 urte baino gehiago daukan edozer da vintage. Adibidez, 28 urteko mutila badaukazu, vintage izango da! Egia esan, ez nago seguru pertsonentzako baliagarria izango den termino hau. Zure guraso, izeba, amona... gazteak zireneko arropa izan ohi dute gordeta. Guzti hori eramaten hasia da berriro eta hori da zehazki vintage diren gauzak. 
Gainera, oso moda merkea da. Prezioa? Zero. Beno, agian, merendatxo batera gonbidatu beharko duzu amona, ama edo izeba arropa uzteagatik. 











Argazkietan ikusten den bezala, Levis 501ak izugarri eramaten dira orain. Motzak zein luzeak eta kolore guztikoak. Askok ere, moztu egiten dituzte hauek. Eta, gure inguruko nork ez ditu hauetariko pare bat eduki?








Crop-top-ak, betaurreko borobilak, loredun zintak... guzti hori ere 80ko hamarkadakoa da gutzi gora behera, eta izugarri eramaten da aurten.











Beraz, ez badaukazue asteburu honetan ezer egiteko, zergatik ez amonari bizitatzoren bat? Poz-pozik jarriko da, jatekoa emango dizu, eta nork daki, erosketak egina atera zaitezke bere etxetik!




Oscar de la Renta

"Ibili zure atzetik 3 gizon izango bazenitu bezala" - Oscar Aristides de la Renta Fiallo, diseinatzailea (1932-2014)

Goian bego.




2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Instagram

Arratsaldeon coolunkariok!

Post honetan jorratuko dugun gaia, pil-pilean dagoen bat da.
Hamarkada hau da teknologiaren hamarkada, eta berez, kazetaritza 2.0ko kazetaritza bihurtu da.
Gutxiengoek dira berriak egunkarietan irakurtzen dituztenak, interneten bitartez irakurtzen dituztenekin alderatuz.

Halaber, internet ez da soilik berriei buruz informarazteko, hori bere erabileraren % 30a da.
Ez dugu esango beste %70a baina egia da ehuneko handi bat sare sozialetara dagoela bideratuta: facebook, twitter, youtube...
Sare sozialei dagokienez, momentu honetan, gori-gorian dagoena Instagram ospetsua da.
Bai, interneteko leku hori non momentuan gertatzen zaizkizun gauzak erretratatzea eta igotzea duela helburu.

Jendeak literalki hartu du instagram-aren xedea eta janaria hartzen ari denetik, ispiluaren aurrean giharrak ateratzen arte erretratatzen dute.

Instagram bitartez, zure argazkiak akatzen dituenak, like eman edo komentarioa utz dezake. Egia esanda ez dakit ezta zertarako azaltzen dugun instagramaren funtzionamendua, guztiok baitakigu erabiltzen.

Adituek diotenez, gure buruaren eta egiten duguren argazkiak igotzean, besteen onarpena bilatzen dugu like edo komentarioen formaz.

Izan daiteke ere soilik besteei gure bizimodua jakinarazteko, hainbat teoria daude horren gainean.

Esan dudan bezala, mota askotako fotoak aurki daitezke, hauek dira adibide batzuk:



                             








                                                                                                
                                                                                                                                                                                              























                                                     






Izan ere, sare sozial honek lanpostuak sortu ditu; bai horixe!
Duela bost urte pentsaezina zen norbaitek bere janzkeraren inguruan lan egitea; orain Instagram-aren bitartez, posible da. Badaude (eta asko dira) egunero bere outfit-ari argazki bat aterata, milaka follower-ak lortu dituztenak. Gero markek kontratzen dituzte haien produktuak sare sozialen bitartez erakusteko eta voilà!  Jada blogariak dira.

Horrela berain look-ei esker lortu dute ospea hurrengo blogariak,







Honek, Natalia Cabezas da, Trendy Tasteren blogaria.
Momentuan, Espainian irudi famatua ez izanda, honen bitartez ospea lortutako lehen blogaria. Edo behinzat aitortu den lehenengoa

                      Silvia Navarrok "1sillaparamibolso" bloga egiteagatik hartu du                                                                          ospea





Hortaz, hemen utziko dizuegu gure Instagram (gu ere, tendentzietara erortzen gara) ea zer dirudizuen:

- Elrubiopegacontodo
-My.sweet.days










ECO janaria

Arratsaldeon coolunkariok!

Hemen gabiltza berriro ere gai berri bat lantzeko. 
Duela urte batzuk (gehiegi jota pasaden mendea), gurasoek platerrean jartzen zigutena jaten genuen. Inork ez zuen kuestionatzen haragi puska horren jatorria. Supermerkatuan, gustuko genuen marka edo dirua aurrezteagatik, merkeena, erosten genuen etiketa ere begiratu gabe. 


Gaur egun aldiz, ECO janariak obsesio batean bihurtu da gizartean. Geroz eta gehiago hasi da jendea osagaiak begiratzen eta dendetan, sekzio oso bat ere eskaini diote. Hala ere, nahiz eta integrazioagatik eraginak egin, oso kaltetuta ikusten ari dira eroski, dia, simply... bezalako saltokiak. Izan ere, modan jartzen hasiak dira belar-dendak bezalako denda naturalagoak. 

Honen eragileetako bat, minbizia izan daiteke. Hau ere modan jarri dela dirudi. XXI.mendeko gaixotasuna dela argi dago eta janaria da bultzatzaileetako bat. Hori dela eta, hanka-puntetan ibiltzen da jende orain, ahora zer daramaten begiratuz. 

Haragia eta arraina egunekoa izan behar du, fruta soilik sasoikoa, arraultzak, baserrikoak eta letxuga eta tomatea, lagun baten baratzakoa. Produktu kimikorik gabekoa guzti guztia. Ogia ere bakoitza bere etxean egiten hasi da jadanik. 

Fast-fooda ere, etxean egiteko joera sortu da. Pizza adibidez. Ez naiz ari, casatarradellas edo, bezalako marken pizza erosi eta labean sartzeaz. Baizik eta pizzaren basea erosi edota zuk zeuk sortu, eta nahi dituzun osagaiak jartzeaz. 

Honen harira, zukuak arrakasta handia izaten hasiak dira. Baina ez ezazu brik-a erosi! Momentu honetan eramaten dena, zuk etxean egindakoa da. Berdeak batez ere. Denetarik jartzen diote hauei: sagarra, apioa, espinakak, letxuga....

Neurri handi batean, elikadura mota hau, famatuek bihurtu dute tendentzia. Janari mota honen bidez elikatzeaz gain, argazkiak egin eta instagram bezalako sare sozialetan zintzilikatzen dira. 

Agian tontakeria puntu bat bezala ikus daiteke. Baina egia esan, originaltasuna eta kreatibitatea probatzeko modu bat izan daiteke gure etxeko sukaldean janariarekin jolastuz. Zenbat alditan entzun dugun: Ez ezazu janariarekin jolastu! Bada ama eta amonei ez entzunarena egiteko eta jatorduak joku batean bihurtzeko!






2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Hipsterismoa

Gabon coolunkariok!

Gaur, bilbotik paseatzen, zenbat jende desberdin dauden ohartu naiz.
Egia da bizi garen gizartean erabat aske garela gure estilo propioa zeehazteko. Izan ere, kontzeptu berriak sortu dira janzkera estiloaren inguruan.
Gure gurasoen garaian, punk, heavy,skin edo hippy ziren janzkeragatik erantzitako estiloak; orain muga infinitua da. Hipster, cani/choni eta mohombre dira gaur egun erabiltzen diren kontzeptu estiloak.
Hurrengo post honetan lehenengoan oinarrituko gara:

Edonork ikusi du noizbait( gehienetan Starbucks batean) gafapastak erabiltzen dituen tipo bat, hilabete bateko bizarrarekin eta sarritan, MAC batekin bere baitan.Hipster terminoa XXI. mendean indarra hartutako mugimendua edo bizi estiloa da. 1940. urtean sortu en, baina hamarkada horretan ez zen janzkera estilo bat, gaur egun bezalako, pentsamodu bat baizik.  Esan daiteke hipster estiloa indi-a eklipsatu duela; azken finean, biek dituzte oinarri berdinak. Hipster batek alternatibotzat hartzen du bere burua, bere kabuz doa bere tendentzia propioa jartzen. Antimodernoak dira.
Bete-beteko Hipster-rak, musika alternatiboa, zine independientea, janari organikoa eta bigarren eskuko arropa, entzuten, ikusten, jaten eta erabiltzen dute.
Egia esanda, hipster-rek etiketak sahiesten dituzte, baina aldi berean, guztiek berdin janzten eta berdin aritzen dira. Hau da, bukle antzeko bat.

Izan daiteke deskribatu dudan bezala ez ulertzea ( espero dut baietz), baina ziur asko honek argi utziko dizuela kotzeptua zuen buruetan,



Internet bidezko erosketak

Aupa lagunok!

Zer moduz zabiltzate? Primeran espero!

Gaurkoan, internet bidezko erosketekin gatoz. Kontsumo gizarte batean bizi garela argi daukagu duela denbora dexente. Zoritxarrez, egunero gaude zerbait erosten. Askotan, ahal duguna baino gehiago ere. 

Arropa ez bada, janaria, eta bestela, gailuak, etxeko tresnak, tresna elektronikoak, liburuak... edozer. Edozer erosten dugu. Eta haimbeste gauza erosten ditugu, ez dugula astean behin edo bitan egiten. Ez, egunero egiten dugun jarduera bat da. 

Askok esango dute, dirua ez erabiltzeko modu bakarra, etxean geratzea dela. Baina kasu honetan, oker daude. Ez naiz hari jada, argia edo telebista pizteaz edota bainu bat hartzeaz. Orain, ordenagailu, tablet edo mugikor bat edukiz gero, non nahi eta noiz nahi erosi dezakezu edozer!

Gainera, behin izen emanda (ezer erostea beharrezkoa izan gabe), e-maila bombardeatu egiten dizute astean edo egunean, ateratako berriekin. 

Hasiera batean, arropa zen erosketarik nagusiena internet bidez. Gaur egun, imagina dezakezun edozer eros dezakezu. 

Nork ez du inoiz Amazon, Vente-privee, Geniale, Groupon, Grupalia, Privalia... bezalako web gunerik bisitatu? Gainera, haimbestekoak izan ohi dira egiten dituzten merkealdiak, naiz eta ezer ez erosi, behin eta berriro begiratzen dugula zerbait berri eta interesgarriaren esperoan. 

Alferrenentzat, www.just-eat.com webgunea ere atera dute. Bertan, zure zonaldeko zein jatetxek eskaintzen duen zerbitzu hau ikus dezakezu, eta honen bidez, janaria ekartzeko eskatu. 

Egia da oso erraza eta erosoa dela etxetik irten beharrik gabe, nahi duzun hori zure helmenean edukitzea baina, oso arriskutsua da baita. Izan ere, erosketetara menpekotasun handia daukan jendea dago eta web hauek baliatuz, ez daukaten dirua ere agortu dezakete.

Beraz, aldeko eta kontrako ezaugarriak ditu erosketa mota honek. Kontran daukan beste zerbait, erosteko momentuan, objektua ezin duzula ukitu da. Ez dakizu zehatz mehatz nolakoa den. Honekin batera, produktua jasotzeko, askotan denbora asko itxoin behar duzu. Baina, presarik ez badaukazu tira!

Guk, kontraesan bat daukagu gure baitan. Alde batetik, ez zaigu praktika osasuntsua iruditzen eta kontsumismoa kaltegarria izan daitekela badakigu. Hala ere, ezin dugu sahiestu orrialde hauek behin eta berriro begiratzea, naiz eta oso gutxitan erosi zerbait.

Eta zuek? Ohiturarik al duzue horrelako webguneak bisitatzeko?

Selfie

Kaixo!!

Nola zabiltzate coolunkariak? Dagoeneko jakingo duzue zer den selfie bat ezta? 
Selfia, batak bere buruari egiten dion argazki hori da. Mugikor edota kamera batekin egin ohi da, bai ispiluan edo baita barneko kamerarekin ere. 

Nondik datorren eta noiz hasi zen hau praktikatzen kuriositatea genuenez, gaur, honen inguruan haritzea erabaki dugu. 

Kameraren sorreratik ezagutzen dira norberak bere buruari egindako argazkiak baina 2002ra arte, jarrera honek ez zeukan izenik. Irailaren 13an ABC on line-ek erabili zuen Selfie hitza argazki hauei erreferentzia egiteko. 

Auto-argazki bat egiten lehena, Robert Cornelius estatubatuarra izan zen 1839an. 1900an, jarduera hau zabaltzen hasi zen eta normalean, ispilu batek lagunduta egiten zuten. 

Hala ere, pasa den urtetik hona izan da modan gehien jarri den urteak. Izan ere, edozein sare sozialean aurki ditzazkegu milioika egunean. Denok egiten ditugu Selfiak. Bakarka edo lagunekin. Telebista saioetan ere erabiltzen dituzte, ikusleek saioan parte hartu dezaten. 

Egia esan, ez daukate funtzio konkreturik. Argazki hauen bidez, non zauden, norekin, zertan zabiltza edo horrelako informazioa eman dezakezu. Entretenimendurako erabiltzen dira eta instagram edo facebook, selfies fainezka bete dira azken urteetan. 

Ausartzen zarete zuen Selfiak guri erakustera? coolunkan@gmail.com e-mailera bidaliz, hurrengo post batean publikatuko ditugu! Anima zaitezte coolunkari ausartak!! Seguruenik kolekzio handi bat dauzkazue zuen mugikorretan erakutsiak izatearen zain!

Hemen utziko dizkizuegu gure batzuk. Ez gehiegi far egin eta hurrengo sarreran ikusiko gara!!








2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Bizardunak


Egia unibertsal bat da gizon bizardunak erakargarriagoak direla ez-bizardunenkiko eta gakoa da bizarrek modan daudela.
Egon badaude bizardunik gabe gustatzen zaizkien neskak, eta zu horietako bat bazara, 
COOLunkak 9 arrazoi emango dizkizu zure pentsamodua aldatuko dutenak.

1. Erakargarritasun maskulinoa laukozten du

2. Bizarrek sarkasmoarekiko ia guztiz inmuneak dira

3. Bizarra txukuntzea, kontzentrazioa eta gaitasun kognitiboak areagozten ditu

4. Chuck Norris bizarduna da, beraz, bizar batekin ez zaitu inork jipoituko

5.  Ehuneko ehunean handitzen ditu aizkorarekiko gaitasunak

6. Umeek ezin dute bat izan

7. Toxinaz, kutsaduraz eta desbideratutako janariaz babesten du aurpegia

8. Ez-bizardunen jeloskortasuna eta mirespena erakartzen du

9. Ortzen aurrean nazkagarri bezala aritzen da

Hauek ez baizituztete konbentzitu, hurrengo argazkiak egingo dute.
Nola da hori? Irudi bat 1000 ele baino gehiago balio du.



Navarra Fashion Week


Arratsaldeon coolunkariok!

Pasa den asteburuan, Nafarroako modaren astea ospatu egin zen eta nola ez, han egon zen COOLunkan, larunbat arratsaldean desfileak zuei erakusteko.

Ikusten duzuenez, lehenengo eserlekuetan egon ginen kokatuta detailerik ez galtzeko. Izan ere, bertatik pasatzen zen guztia kontatu nahi genizuen. 

Desfileak hasi aurretik, kanpoan zeuden ileapindegi, arropa eta makillaje standak bisitatu genituen. Horietako batean, body-paint egiten ari zioten, gerritik gora, neska bati. Hau da, gerritik gora, biluzik zegoen neska baten gorputza margotu zuten, soinekoa zeramala simulatzeko. 

Horrekin batera, 5 euro ordainduta, manikura "solidarioa" egiten zuten. Horren bidez lortutako dirua, bular minbizirako dohaintza egiteko erabiltzen zuten. 

Hiru txandatan ikusi genituen desfileak: 17:15etan, 18:30etan eta 19:45etan.

Lehenengo txandan, osagarriak erakutsi zituzten. Diseinatzaileak, Rita Lora, Maria Alonso eta Marta Díez izan zirelarik. Maria Alonsoren kolekzioa, "Diez tocados" zuen izena eta Horigami eta portzelana loreak erabili zituen bere diseinuetan. Marta Díez-ek, eskuz eginiko zetazko zapiak lantzen ditu batez ere. Oraingoan, berritasun bat sartu zuen: jertseak. Hauek, lorez, pinpilinpausez edo animali printaz apaintzen dituelarik.



Bigarren txandan, 18:30etan, Isdy Rodriguez, Ley Herma eta Hari & Ari-k hartu zuten parte. "Vuelveme Loca" izan zen Isdy Rodriguezek bere kolekzioari jarritako izena. Udazkenerako estanpatuak, lore eta kolore biziekin nahasten ditu honetan. Eta hoberena? Iruñean irekizera doa denda eta gainera, Bilbon banatuko du ere! Ley Hermak berriz, tolesdurak, gardentasunak eta zilarrezko detaileak sartzen ditu bata bestearekin. Bigarren aldi honekin bukatzeko, Hari & Ari-k, 40ko amarkadan inspiratutako kolekzio indartsua eta potentea aurkeztu zuten, bizitzako ikaskuntza gisa. 





















Amitzeko, azken txanda iritxi zen, 19:45ekoa. Azken honetan, Kike Delego "Paradise" kolekzioarekin, Wanda Merino "Power"ekin eta Naiara Soler "Unforgetables 70's"ekin izan ziren protagonistak. 

Kike Delegok, zazpi mutil lookak aurkeztu zituen. 2015eko udaberri-uda kolekziorako daude pentsatuak eta txuribeltz binomioa lantzen du. Diseinatzaile Donostiar honek, zurezko betaurrekoak erakutsi zituen gainera.


Wanda Merinok berriz, emakumeak, gimnasia eta akrobaziak nahastu zituen oso kolekzio koloreduna eskainiz. 





Esan bezala, arratsaldeko azken diseinatzailea, Naiara izan zen. Iraganera begirada bat eginez, retro estiloa ukitu zuen silueta estua azpimarratuz. Izena dioen bezala, 70eko hamarkari keinua egin zion zisne lepoak, estampatutako ehundurak eta koloreen nahatura eginez. 




























































Hau izan zen ikusi ahal izan genuen guztia. Egia esan, gu oso ondo pasatu genuen neska eta mutil horiek desfilatzen ikusten eta aurten eramango diren tendentzia berrien inguruak notak hartzen. Espero dugu zuen ere disfrutatu izana eta hemen behekaldean utziko dizkizuegu argazki eta bideo gehiago gozatu ahal izateko.

















Ekimen batera joaten



Mundu guztia ekimen batera joaten denan zoratzen da bere burua prestatzen. 
Kriston emperifollatutak joan behar gara guztioan arreta deitzeko asmoz;Gainera ez dago inolako mugarik besteek baino guapoagoa joateko;  berdion dio ezkontza bat bada; zuriz jantziko gara ezkonberria baino hobeto edo behintzat linea bereberean kokatzeko.

Egia da protokolo bat jarraitu behar dela.  PROTOKOLOA?! nork jarraitzen du protokolirik ezkontzetan adibidez? non Genaro osabarekin dantzan amaitzen duzu eta lur jota eginda alkhola dela medio.


Izan ere, itxura mantendu behar da, behintzat lehenengo orduan eta gero, egoera gain behera etortzen bada, beti garatuko da zein wap@ eta elegante heldu zinen elkarlekura.


Horregatik  garrantzitsua da oso zein outfit-a eramaten den erabakitzea.


Guztiz desberdina da ekitaldia egunez edo gauez izatea; eta gehiago sakontzen, goizez edo arratsaldez.


Lehenengo post-ean aipatu bezala, Navarra Fashion Week-era hurbildu ginen, eta bertara eraman genuen look-a erakutsiko dizuegu.


Egunez izan zen ekimena, beraz, guapak baina pasa gabe joan ginen. gehiagizkoa izango zen soineko luze bat eramatea ( hori gala baterako gomendagarriagoa da). Beraz, prakak eta kamisa eta prakak eta blazer bar sartu genituen gure marmolean ladutako gorpu lirainetan.





















Eserita egoteko ekitaldia zelarik, desfileak ziren eta, momentu paregabea zen takoiak eramateko; jendeak ikusiko zituen eta gure oin-mina txikia izango zen.
Esan behar da takoiak deabruaren asmakizuna direla baina hain ondo geratzen direnez, eserita egon beharreko ekitaldiak ezin hobeak dira zuen takoidun erlikiak erakusteko















Osagarriak ere garrantzitsuak dira eta batzuetan beraiek markatzen dute diferentzia daramagun look-arekin. Hau da, soineko simple bat eramaten denean, osagarriak hartzen dute protagonismoa. Aldiz, konjuntoa bere kabuz hitz egiten duenean ( estampatuagati, gorteagatik etab.) akzesorioak beste baterako geratu behar dira. 
Gureak zuhurrak izan ziren, deigarrienak clutch-ak ziren, zeinak kolorea ematen zioten outfit-ari










Ez genuen eguna hasi genuen bezain ederrak amaitu, hori bai ohea hartu eta lotan amets ederrak izan genituen.