2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

Gu geu

Arratsaldeon lagunok!

Hasiera ematen diogu gaur COOLunkan blogari. Aurkezpenean esan bezala, Odei eta Rebeca gara. 21 urteko gazteak gara eta adin honen inguruan darabiltzaten gazte guztien interes eta ardura berdinak ditugu. Zuetako askori bezala, guri ere moda eta honi loturiko berri eta ideia gehiago entzutea edo irakurtzea gustatzen zaigu.

Gazteleraz, oso jorratutako gaia den arren, euskaraz ez dago hain ukitua eta beraz, gure intentzioa horixe da: moda interesatzen zaien gazteengana iristea. Hala ere, ez da gazteentzako mugatutako bloga bakarrik, adin guztietako jendearentzat eginikoa baizik. Izan ere, moda, ez da arropara mugatzen. Modak gizarte osoa baldintzatzen du gaur egun.

Zergatik COOLunkan?

Arraroa aurki dezakezue blog honen izena. Baina, noski, badauka bere azalpena. Ingelesezko "cool", erdarazko "guay" hitza da eta euskarazko "bikain" edo "apartekoa". Modan, askotan erabiltzen eta entzuten den hitza da eta "kul" ahozkatu egiten da. Kul- aurrizkiarekin hasten ziren hitzak bilatu ostean, "kulunkan" gustatu egin zitzaigun eta horregatik aukeratu genuen. Gainera, gai askotan kulunkatuko gara.

Zer gai jorratuko dira?

Esan bezala, mota guztietako gaiak aurkituko dituzu hemen. Sexu, arropa, ile, bizimodu, jokaera, balore, musika, telebista…

Beraz, ikus daitekeenez, ez da blog mugatua izango. Ondo pasarazten saiatu eta lortuko dugula uste dugu.

Jar gaitzazue zuen gogokoenen artean eta bota iezaiozue orrialde honi begiradatxoren bat noizbehinka! Ondo pasatuko duzuela ziurtatzen dizuegu!


Guganan interesatutako hamar bisitekin elkartuko gara trago bat hartzera! Ez pentsa hitzordu gunea denik… Edo agian bai… Modan daude eta!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina