2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Hipsterismoa

Gabon coolunkariok!

Gaur, bilbotik paseatzen, zenbat jende desberdin dauden ohartu naiz.
Egia da bizi garen gizartean erabat aske garela gure estilo propioa zeehazteko. Izan ere, kontzeptu berriak sortu dira janzkera estiloaren inguruan.
Gure gurasoen garaian, punk, heavy,skin edo hippy ziren janzkeragatik erantzitako estiloak; orain muga infinitua da. Hipster, cani/choni eta mohombre dira gaur egun erabiltzen diren kontzeptu estiloak.
Hurrengo post honetan lehenengoan oinarrituko gara:

Edonork ikusi du noizbait( gehienetan Starbucks batean) gafapastak erabiltzen dituen tipo bat, hilabete bateko bizarrarekin eta sarritan, MAC batekin bere baitan.Hipster terminoa XXI. mendean indarra hartutako mugimendua edo bizi estiloa da. 1940. urtean sortu en, baina hamarkada horretan ez zen janzkera estilo bat, gaur egun bezalako, pentsamodu bat baizik.  Esan daiteke hipster estiloa indi-a eklipsatu duela; azken finean, biek dituzte oinarri berdinak. Hipster batek alternatibotzat hartzen du bere burua, bere kabuz doa bere tendentzia propioa jartzen. Antimodernoak dira.
Bete-beteko Hipster-rak, musika alternatiboa, zine independientea, janari organikoa eta bigarren eskuko arropa, entzuten, ikusten, jaten eta erabiltzen dute.
Egia esanda, hipster-rek etiketak sahiesten dituzte, baina aldi berean, guztiek berdin janzten eta berdin aritzen dira. Hau da, bukle antzeko bat.

Izan daiteke deskribatu dudan bezala ez ulertzea ( espero dut baietz), baina ziur asko honek argi utziko dizuela kotzeptua zuen buruetan,



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina