2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

Moda eta tendentziaren arteko desberdintasuna



Blog berri honetan moda eta tendentziaren inguruan arituko garenez, aukera paregabea izango zela gure bigarren post-a  galdera honekin hastea pentsatu dugu.

Hauek dira hiztegi ofizialean aurki daitezkeen definizioak:



Hala ere, honekin ez gara konformatzen( amek beti esan ziguten inkonformista amorratuak ginela) eta Bilboko kaleetatik ibili gara honako jendearen erantzunak entzuteko gurarekin:







Argi utzi digute Bilboko lagunek haien adierazpenen bitartez,  antza duten bi kontzeptu hauen diferentzia.

Orain gure txanda da; moda, kontzeptu oso zabala da, tendentzia baino askoz zabalagoa.


Lehenengoak, arlo anitz hartzen ditu bere baitan eta epe luze batean edo aro jakin batean finkatzen da. Hau da, 80. hamarkadan modan zeuden kardatuak, fluor koloreko jantziak eta gizonezkoetan hile luzea eta aurpegia makillatuta, esaterako Kiss edo Van Halen. ( azken esaldi hau 40 urtetik gorako irakurleentzat eskainita dago)

Tendentzia, edo joera aldiz, denbora tarte txiki batean goren unean dagoen zerbait da. Normalean arropari eranzten zaio hitz hau: duela pare bat urte jende guztia animal print-a zeraman, bai lehoinabarrekoa nola zebrakoa, hori zen tendentzia momentuan ( urte bat iraun baitzuen); Beste adibide bat iazkoa izan daiteke, 50 sombras de Gray liburu ospetsuarekin. Iaz izan zuen ospea eta jendea irakurtzen zuen momentua pasaden urtea.

izan zen. Aurten, liburuaren momentua amaitu egin da eta beste zerbait izango da tendentzia.
Baina ez kezkatu, sexua modan dago beti( ez tendentzian) Vatikanoan izan ezik, beraz ez da zaila izango hurrengo best-seller-a orgiei buruz izatea.

Argi duzue jada bi hitz hauen definizioak?




 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina