2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Selfie

Kaixo!!

Nola zabiltzate coolunkariak? Dagoeneko jakingo duzue zer den selfie bat ezta? 
Selfia, batak bere buruari egiten dion argazki hori da. Mugikor edota kamera batekin egin ohi da, bai ispiluan edo baita barneko kamerarekin ere. 

Nondik datorren eta noiz hasi zen hau praktikatzen kuriositatea genuenez, gaur, honen inguruan haritzea erabaki dugu. 

Kameraren sorreratik ezagutzen dira norberak bere buruari egindako argazkiak baina 2002ra arte, jarrera honek ez zeukan izenik. Irailaren 13an ABC on line-ek erabili zuen Selfie hitza argazki hauei erreferentzia egiteko. 

Auto-argazki bat egiten lehena, Robert Cornelius estatubatuarra izan zen 1839an. 1900an, jarduera hau zabaltzen hasi zen eta normalean, ispilu batek lagunduta egiten zuten. 

Hala ere, pasa den urtetik hona izan da modan gehien jarri den urteak. Izan ere, edozein sare sozialean aurki ditzazkegu milioika egunean. Denok egiten ditugu Selfiak. Bakarka edo lagunekin. Telebista saioetan ere erabiltzen dituzte, ikusleek saioan parte hartu dezaten. 

Egia esan, ez daukate funtzio konkreturik. Argazki hauen bidez, non zauden, norekin, zertan zabiltza edo horrelako informazioa eman dezakezu. Entretenimendurako erabiltzen dira eta instagram edo facebook, selfies fainezka bete dira azken urteetan. 

Ausartzen zarete zuen Selfiak guri erakustera? coolunkan@gmail.com e-mailera bidaliz, hurrengo post batean publikatuko ditugu! Anima zaitezte coolunkari ausartak!! Seguruenik kolekzio handi bat dauzkazue zuen mugikorretan erakutsiak izatearen zain!

Hemen utziko dizkizuegu gure batzuk. Ez gehiegi far egin eta hurrengo sarreran ikusiko gara!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina