Post honetan jorratuko dugun gaia, pil-pilean dagoen bat da.
Hamarkada hau da teknologiaren hamarkada, eta berez, kazetaritza 2.0ko kazetaritza bihurtu da.
Gutxiengoek dira berriak egunkarietan irakurtzen dituztenak, interneten bitartez irakurtzen dituztenekin alderatuz.
Halaber, internet ez da soilik berriei buruz informarazteko, hori bere erabileraren % 30a da.
Ez dugu esango beste %70a baina egia da ehuneko handi bat sare sozialetara dagoela bideratuta: facebook, twitter, youtube...
Sare sozialei dagokienez, momentu honetan, gori-gorian dagoena Instagram ospetsua da.
Bai, interneteko leku hori non momentuan gertatzen zaizkizun gauzak erretratatzea eta igotzea duela helburu.
Jendeak literalki hartu du instagram-aren xedea eta janaria hartzen ari denetik, ispiluaren aurrean giharrak ateratzen arte erretratatzen dute.
Instagram bitartez, zure argazkiak akatzen dituenak, like eman edo komentarioa utz dezake. Egia esanda ez dakit ezta zertarako azaltzen dugun instagramaren funtzionamendua, guztiok baitakigu erabiltzen.
Adituek diotenez, gure buruaren eta egiten duguren argazkiak igotzean, besteen onarpena bilatzen dugu like edo komentarioen formaz.
Izan daiteke ere soilik besteei gure bizimodua jakinarazteko, hainbat teoria daude horren gainean.
Esan dudan bezala, mota askotako fotoak aurki daitezke, hauek dira adibide batzuk:
Izan ere, sare sozial honek lanpostuak sortu ditu; bai horixe!
Duela bost urte pentsaezina zen norbaitek bere janzkeraren inguruan lan egitea; orain Instagram-aren bitartez, posible da. Badaude (eta asko dira) egunero bere outfit-ari argazki bat aterata, milaka follower-ak lortu dituztenak. Gero markek kontratzen dituzte haien produktuak sare sozialen bitartez erakusteko eta voilĂ ! Jada blogariak dira.
Horrela berain look-ei esker lortu dute ospea hurrengo blogariak,
Honek, Natalia Cabezas da, Trendy Tasteren blogaria.
Momentuan, Espainian irudi famatua ez izanda, honen bitartez ospea lortutako lehen blogaria. Edo behinzat aitortu den lehenengoa
Silvia Navarrok "1sillaparamibolso" bloga egiteagatik hartu du ospea
Hortaz, hemen utziko dizuegu gure Instagram (gu ere, tendentzietara erortzen gara) ea zer dirudizuen:
- Elrubiopegacontodo
-My.sweet.days
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina