Aupa lagunok!
Zer moduz zabiltzate? Primeran espero!
Gaurkoan, internet bidezko erosketekin gatoz. Kontsumo gizarte batean bizi garela argi daukagu duela denbora dexente. Zoritxarrez, egunero gaude zerbait erosten. Askotan, ahal duguna baino gehiago ere.
Arropa ez bada, janaria, eta bestela, gailuak, etxeko tresnak, tresna elektronikoak, liburuak... edozer. Edozer erosten dugu. Eta haimbeste gauza erosten ditugu, ez dugula astean behin edo bitan egiten. Ez, egunero egiten dugun jarduera bat da.
Askok esango dute, dirua ez erabiltzeko modu bakarra, etxean geratzea dela. Baina kasu honetan, oker daude. Ez naiz hari jada, argia edo telebista pizteaz edota bainu bat hartzeaz. Orain, ordenagailu, tablet edo mugikor bat edukiz gero, non nahi eta noiz nahi erosi dezakezu edozer!
Gainera, behin izen emanda (ezer erostea beharrezkoa izan gabe), e-maila bombardeatu egiten dizute astean edo egunean, ateratako berriekin.
Hasiera batean, arropa zen erosketarik nagusiena internet bidez. Gaur egun, imagina dezakezun edozer eros dezakezu.
Nork ez du inoiz Amazon, Vente-privee, Geniale, Groupon, Grupalia, Privalia... bezalako web gunerik bisitatu? Gainera, haimbestekoak izan ohi dira egiten dituzten merkealdiak, naiz eta ezer ez erosi, behin eta berriro begiratzen dugula zerbait berri eta interesgarriaren esperoan.
Alferrenentzat, www.just-eat.com webgunea ere atera dute. Bertan, zure zonaldeko zein jatetxek eskaintzen duen zerbitzu hau ikus dezakezu, eta honen bidez, janaria ekartzeko eskatu.
Egia da oso erraza eta erosoa dela etxetik irten beharrik gabe, nahi duzun hori zure helmenean edukitzea baina, oso arriskutsua da baita. Izan ere, erosketetara menpekotasun handia daukan jendea dago eta web hauek baliatuz, ez daukaten dirua ere agortu dezakete.
Beraz, aldeko eta kontrako ezaugarriak ditu erosketa mota honek. Kontran daukan beste zerbait, erosteko momentuan, objektua ezin duzula ukitu da. Ez dakizu zehatz mehatz nolakoa den. Honekin batera, produktua jasotzeko, askotan denbora asko itxoin behar duzu. Baina, presarik ez badaukazu tira!
Guk, kontraesan bat daukagu gure baitan. Alde batetik, ez zaigu praktika osasuntsua iruditzen eta kontsumismoa kaltegarria izan daitekela badakigu. Hala ere, ezin dugu sahiestu orrialde hauek behin eta berriro begiratzea, naiz eta oso gutxitan erosi zerbait.
Eta zuek? Ohiturarik al duzue horrelako webguneak bisitatzeko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina