2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Navarra Fashion Week


Arratsaldeon coolunkariok!

Pasa den asteburuan, Nafarroako modaren astea ospatu egin zen eta nola ez, han egon zen COOLunkan, larunbat arratsaldean desfileak zuei erakusteko.

Ikusten duzuenez, lehenengo eserlekuetan egon ginen kokatuta detailerik ez galtzeko. Izan ere, bertatik pasatzen zen guztia kontatu nahi genizuen. 

Desfileak hasi aurretik, kanpoan zeuden ileapindegi, arropa eta makillaje standak bisitatu genituen. Horietako batean, body-paint egiten ari zioten, gerritik gora, neska bati. Hau da, gerritik gora, biluzik zegoen neska baten gorputza margotu zuten, soinekoa zeramala simulatzeko. 

Horrekin batera, 5 euro ordainduta, manikura "solidarioa" egiten zuten. Horren bidez lortutako dirua, bular minbizirako dohaintza egiteko erabiltzen zuten. 

Hiru txandatan ikusi genituen desfileak: 17:15etan, 18:30etan eta 19:45etan.

Lehenengo txandan, osagarriak erakutsi zituzten. Diseinatzaileak, Rita Lora, Maria Alonso eta Marta Díez izan zirelarik. Maria Alonsoren kolekzioa, "Diez tocados" zuen izena eta Horigami eta portzelana loreak erabili zituen bere diseinuetan. Marta Díez-ek, eskuz eginiko zetazko zapiak lantzen ditu batez ere. Oraingoan, berritasun bat sartu zuen: jertseak. Hauek, lorez, pinpilinpausez edo animali printaz apaintzen dituelarik.



Bigarren txandan, 18:30etan, Isdy Rodriguez, Ley Herma eta Hari & Ari-k hartu zuten parte. "Vuelveme Loca" izan zen Isdy Rodriguezek bere kolekzioari jarritako izena. Udazkenerako estanpatuak, lore eta kolore biziekin nahasten ditu honetan. Eta hoberena? Iruñean irekizera doa denda eta gainera, Bilbon banatuko du ere! Ley Hermak berriz, tolesdurak, gardentasunak eta zilarrezko detaileak sartzen ditu bata bestearekin. Bigarren aldi honekin bukatzeko, Hari & Ari-k, 40ko amarkadan inspiratutako kolekzio indartsua eta potentea aurkeztu zuten, bizitzako ikaskuntza gisa. 





















Amitzeko, azken txanda iritxi zen, 19:45ekoa. Azken honetan, Kike Delego "Paradise" kolekzioarekin, Wanda Merino "Power"ekin eta Naiara Soler "Unforgetables 70's"ekin izan ziren protagonistak. 

Kike Delegok, zazpi mutil lookak aurkeztu zituen. 2015eko udaberri-uda kolekziorako daude pentsatuak eta txuribeltz binomioa lantzen du. Diseinatzaile Donostiar honek, zurezko betaurrekoak erakutsi zituen gainera.


Wanda Merinok berriz, emakumeak, gimnasia eta akrobaziak nahastu zituen oso kolekzio koloreduna eskainiz. 





Esan bezala, arratsaldeko azken diseinatzailea, Naiara izan zen. Iraganera begirada bat eginez, retro estiloa ukitu zuen silueta estua azpimarratuz. Izena dioen bezala, 70eko hamarkari keinua egin zion zisne lepoak, estampatutako ehundurak eta koloreen nahatura eginez. 




























































Hau izan zen ikusi ahal izan genuen guztia. Egia esan, gu oso ondo pasatu genuen neska eta mutil horiek desfilatzen ikusten eta aurten eramango diren tendentzia berrien inguruak notak hartzen. Espero dugu zuen ere disfrutatu izana eta hemen behekaldean utziko dizkizuegu argazki eta bideo gehiago gozatu ahal izateko.

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina