Arratsaldeon coolunkariok!
Hemen gabiltza berriro ere gai berri bat lantzeko.
Duela urte batzuk (gehiegi jota pasaden mendea), gurasoek platerrean jartzen zigutena jaten genuen. Inork ez zuen kuestionatzen haragi puska horren jatorria. Supermerkatuan, gustuko genuen marka edo dirua aurrezteagatik, merkeena, erosten genuen etiketa ere begiratu gabe.
Gaur egun aldiz, ECO janariak obsesio batean bihurtu da gizartean. Geroz eta gehiago hasi da jendea osagaiak begiratzen eta dendetan, sekzio oso bat ere eskaini diote. Hala ere, nahiz eta integrazioagatik eraginak egin, oso kaltetuta ikusten ari dira eroski, dia, simply... bezalako saltokiak. Izan ere, modan jartzen hasiak dira belar-dendak bezalako denda naturalagoak.
Honen eragileetako bat, minbizia izan daiteke. Hau ere modan jarri dela dirudi. XXI.mendeko gaixotasuna dela argi dago eta janaria da bultzatzaileetako bat. Hori dela eta, hanka-puntetan ibiltzen da jende orain, ahora zer daramaten begiratuz.
Haragia eta arraina egunekoa izan behar du, fruta soilik sasoikoa, arraultzak, baserrikoak eta letxuga eta tomatea, lagun baten baratzakoa. Produktu kimikorik gabekoa guzti guztia. Ogia ere bakoitza bere etxean egiten hasi da jadanik.
Fast-fooda ere, etxean egiteko joera sortu da. Pizza adibidez. Ez naiz ari, casatarradellas edo, bezalako marken pizza erosi eta labean sartzeaz. Baizik eta pizzaren basea erosi edota zuk zeuk sortu, eta nahi dituzun osagaiak jartzeaz.
Honen harira, zukuak arrakasta handia izaten hasiak dira. Baina ez ezazu brik-a erosi! Momentu honetan eramaten dena, zuk etxean egindakoa da. Berdeak batez ere. Denetarik jartzen diote hauei: sagarra, apioa, espinakak, letxuga....
Neurri handi batean, elikadura mota hau, famatuek bihurtu dute tendentzia. Janari mota honen bidez elikatzeaz gain, argazkiak egin eta instagram bezalako sare sozialetan zintzilikatzen dira.
Agian tontakeria puntu bat bezala ikus daiteke. Baina egia esan, originaltasuna eta kreatibitatea probatzeko modu bat izan daiteke gure etxeko sukaldean janariarekin jolastuz. Zenbat alditan entzun dugun: Ez ezazu janariarekin jolastu! Bada ama eta amonei ez entzunarena egiteko eta jatorduak joku batean bihurtzeko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina