Zelan doa astea? Gaur, galdera bat egingo dizuet: nork daki, zein den retro eta vintage-en arteko ezberdintasuna? Normalean, kasu berdinetan erabiltzen da. Baina vintage, ez da ondo erabiltzen kasu gehienetan.
Retro hitza, duela urte batzuk erabiltzen hasia izan zen. Estilo modernoak ateratzen ziren arren, guztiak zeukan antzineko ukitua. Hau da, duela hamarkada batzuk erabiltzen ziren arropa estiloak eramaten ziren berriro, baina modernizatuak. Berdina gertatzen zen edozein objekturekin. Antzina irudikatzen zuten objektu berriak fabrikatzen zituzten.
Vintage aldiz, azken bi urtekoa da. 25 urte baino gehiago daukan edozer da vintage. Adibidez, 28 urteko mutila badaukazu, vintage izango da! Egia esan, ez nago seguru pertsonentzako baliagarria izango den termino hau. Zure guraso, izeba, amona... gazteak zireneko arropa izan ohi dute gordeta. Guzti hori eramaten hasia da berriro eta hori da zehazki vintage diren gauzak.
Gainera, oso moda merkea da. Prezioa? Zero. Beno, agian, merendatxo batera gonbidatu beharko duzu amona, ama edo izeba arropa uzteagatik.
Argazkietan ikusten den bezala, Levis 501ak izugarri eramaten dira orain. Motzak zein luzeak eta kolore guztikoak. Askok ere, moztu egiten dituzte hauek. Eta, gure inguruko nork ez ditu hauetariko pare bat eduki?
Crop-top-ak, betaurreko borobilak, loredun zintak... guzti hori ere 80ko hamarkadakoa da gutzi gora behera, eta izugarri eramaten da aurten.
Beraz, ez badaukazue asteburu honetan ezer egiteko, zergatik ez amonari bizitatzoren bat? Poz-pozik jarriko da, jatekoa emango dizu, eta nork daki, erosketak egina atera zaitezke bere etxetik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina